Beste web uhin bat

 

Ikasturte honetatik aurrera gure mintegiak sites honen bitartez kudeatuko ditugu.

Ikasturte berri on!

Flickrcc-tik hartua

Ikasturte berria heldu eta gure mintegia martxan jarri da berriro.

Bihar BH Zuzendarien Mintegiko lehenengo saioa izango dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorriak guztiok mintegira eta blogera!

Lehenengo bilera honetan elkar ezagutuko dugu eta aurtengo ebazpenaren 1. atala aztertzeaz gain,  egutegia eta lan plan a ere adostuko dugu.

 

Flickrcc-tik hartua

Betetik, gure Jardunaldi Pedagogikoen berri eman nahi dizuegu. Aurten matematikararko gaitasunaren arabera izango dira eta beti bezala, oso interesgarriak. Urriaren 16an, 15:00- 17:00, Musika Eskolan eta Urriaren 17an, 9:00- 13:30, Urreta eskolan, burutuko dira.

B06 Jardunaldiak 2013- 2014 blogean    jardunaldien egitaraua, informazio ezberdina eta hainbat artikulu aurkitu ahal duzue. Parte hartzera anima zaitezte!

Apirilaren 24an elkartuko gara!

Flickrcc-tik hartutako irudia

Mintegi honetan gure berriak entzun ondoren Ziberbullying-kasuetan ikastetxeetan jarduteko protokoloaren inguruan arituko gara. Denbora edukiz gero,  Holandan egindako ikasketa bisitaren aurkezpena ere entzungo dugu.  Gaia «eskola uztea» izan da eta horko experientzietatik zeozer ikasi ahal izango dugu,  akaso.

Ziberbullying- aren gaineko erreferentzia batzuk:

Ziberbullying-kasuetan ikastexeetan jarduteko protokoloa

Orientazio B05 sites-a

Berritzegune Nagusia- orientarse- sites-a

Ciberbullying gunea

Eskola Uztearen inguruko ikasketa bisita

«IDENTIDAD DIGITAL Y REDES SOCIALES» saioari buruzko informazioa

Dakizuenez, pasa den astean, martxoaren 13an, «Identidad digital y redes sociales» prestakuntza saio bat izan genuen Berritzegunean. Emailea Antonio Omatos izan zen, Juan Carlos Guerraren laguntzarekin.

Programari jarraituz, bi tailer egin genuen («Introducción a la identidad digital y las redes sociales», eta «Uso de los menores de las RRSS»). Metodologia oso aktiboa izan zen. Tailerrean egin genuen ibilbidea oso aproposa zen gero  ikasleekin praktikan jartzeko. Asmoa zera izan da:  dinamika sozio-afektibo batzuen bitartez, partaideek honen inguruko egoerak eta kontzeptuak, lehenengoz bizitzea eta gero aztertzea,  prestakuntza eraginkorra izateko gai hauetan mugitzen diren emozioak azaleratu behar dira eta.

Gaia ikastetxeetan tratateza ezinbestekoa da. Gaur egun, sarea da gure ikasleentzat testuinguru erreala eta egunerokoa: gure ikasleen 14 urteko %90a  eta 17 urteko %95a giza sareetan daude (Tuenti eta Facebooken) eta   gazte hauen %70a interneten ibiltzen bakarrik ikasten dute, inolako laguntza ezta orientazio barik. Zein da egoera honetan gure ardura? Zelan landu ahal da ikastetxeetan?

Hemen uzten dizuegu Antoniok erabili zuen aurkezpena. Barruan landutako dokumentuak topatuka dituzue, eta baita ere berak erabilitako hainbat baliabide.

idomatos

Nahiz eta aurkezpeneko «Dokumnetazio» atalean  jasota egon, hemen ere aipatu nahiko genuke bereziki bi erreferentzia:

  • Berak sortutako «Taller de ID y redes Sociales»  web orria,  hor baliabide asko topa daitekelako (oinarri teorikoak, aurkezpenak, bieoak, proposamen didaktikoak,,,).
  • Juan Carlos Guerrak, beste kide batzuekin eta Omatosen aholkularitzarekin, egindako  idDigital & Redes elkarlan proiektu bateko web orria. Web honetan Arrigorriaga Institutuak beste ikastetxe batzuekin batera gai hau gelan lantzeko sortu eta erabili zuten proposamen didaktikoa biltzen da. Horrez gain, proiektuan  ikasleek egin zituzten ekoizpenak ere ikus daitezke.

Nahiz eta partaidetza mugatua izan, gela gainezka egon zen. Zuetariko batzuk ere egon zineten.

Saioa oso ondo baloratu zen. Hasiera baino ez zen izan; orain zein jarraipena emango diogu gaiari?

EBALUAZIOA DIAGNOSTIKOA: AHOZKO ZEIN IDATZIZKO FROGARAKO MATERIALA

Aurten, behin eta berriro aritu gara ebaluazio diagnostikoaz eztabaidatzen: aurtengo nobedadeak, aldaketak…

Bileran aurkeztu genuen bezala, Berritzegune Nagusiak ahozko zein idatzizko froga zuzentzeko materiala biltzeko web orri bat argitaratu du. Hemen uzten dizuegu eskura izateko.

ebaluaziodiagnostikoa

 

 

2012-13 ikasturteko hasiera eta bigarren bileraren ostekoa

Bigarren hezkuntzako zuzendarien mintegian 2012-13 Ikasturteari hasierari eman diogu mintegikideei ongi etorria emanez eta bakoitzaren aurkezpena eginez. Gogoratu dugu mintegikideen datuak erregistratzeko zein den erabili behar den prozedura:

                  -www.berritzeguneak.net

                  -B06zaratamo

                  -Zaratamoko Berritzegunera joan

                  -Prestakuntza eskaintzak

                  -Ekintza bilaketa

                  -Bilatu; zuzendaritza

                  -Bigarren Hezkuntzako zuzendarien mintegia

Jarraian, ikasturteko ebazpenean aldatu diren atalak irakurri dugu eta atal batzuetan iradokizunak egin ditugu. Ez dugu asti gehiago izan eta hurrengo bileran falta diren ebazpeneko bi puntuak ( 10., 11.10.) aztertuko dira, beste atal batzuen artean.

 Bigarren bileran, 2012-13 ikasturteko lan plana onartu da eta Paco Lunak ebaluazio-diagnostikoari buruz emandako informazioa zabaldu da. Honen jarraian, zuzendaritza proiektuaren inguruan hainbat atal, marko legala, hautaketa berriak, zuzendaritza proiektua azaldu dira. Abenduko bileran, abenduaren 13an, zuzendaritzaren lanaren hausnarketarekin jarraituko dugu, alde baikorrak eta karguan ematen diren egoera zailak aztertuz.

IKT PRESTAKUNTZA: Google Docs dokumentuak

Biharko saioan, Google Docs aplikazioa erabiltzen jarraituko dugu. Aurrekoan galdetegi bat egin genuen, orain, dokumnetuak igo, sortu eta konpartitu egingo dugu, aplikazioak ematen dituen aukerak ezagutzeko.

Hauek izango dira gaurko atazak:

  • igo eta zuekin konpartituko dudan dokumentu batean komentarioak eta aportazioak egin
  • sortu eta zuekin konpartituko dudan dokumentu batean zuen zatia osatu
  • dokumentu bat igo/sortu eta besteekin konpartitu

Hemen uzten dizuegu lagungarria izan ahal den bideotutorial bat

IKT Prestakuntza: Google Docs galdetegiak

IKT prestakuntza saio hauetan kudeaketarako interesgarriak izan ahal diren IKT tresna batzuk landuko ditugu, zuek eguneroko lanean aplika dezakezuenak.

Hauetariko bat, gure ustez, Google Docs aplikazioa da, eta horren barruan bereziki galdetegi interaktiboak egiteko funtzioa. Aplikazio hauek dohainik dira, GMail kotu bat izanik erabil daitezke.

Zer da Google Docs? Hona hemen azalpen erreza:

Gaurko saioan galdetegi bat sortuko duzue. Hemen uzten dizuegu galdetegiak egiteko eta Google Sites-en baten txertatzeko tutoriala:

Zuzendaritza eta IKTak

Azaroaren 30an Eskola 2.0 Kongresua ospatu zen Bilbon. Kongresua zabaltzeko ponnetzia Miguel Pratsek eman zuen. Bere interbentzioan Eskola 2.0 prozesu honetan zuzendaritzaren ezinbesteko papera azpimarratu zuen (hemen ikus dezakezue bere intrebentzioaren zati bat eta bere aurkezpena).

Hau dela eta, gure mintegian gaia hau tratatzea interesgarria iruditu zitzaigun.

Gai honi aurre emateko gauza batzuk egin ahal ditugu:

  • norberaren egoera aztertzea: jarrera, gaitasunak
  • Zuzendaritzarako aproposak diren IKT tresnak ezagutu eta erabili: eredua izateko, bideak zabaltzeko (Google Apps, Dropbox, Moodle…). Hona hemen intzidentzia parte bat egiteko ereduren bat.
  • Ikastetxeko Eskola 2.0 proiektuan paper aktiboa, lidergoa, hartzea: Eskola 2.0 teknologiaren erabilera baino askoz gehiago da (aldaketaren gestioa, irakasleentzako prestakuntza kudeatzea, haien arteko koordinazioa eta laguntzak erraztea…)

Nondik hasi? Beharrezkoa ikusten baduzue lehenengo pausua izan ahal da zuen gaitasunak hobetzeko prestakuntza egitea: Googgle Docs, Google Calendar, Google Sites, Dropbox… erabiltzen ikastea.

Hasteko erantzun ezazue Google Docsekin egindako inkesta hau.

 

Elkarbizitza sarean: Elkarbizitza V Jardunaldiak

Pasa den astean, martxoaren 5 eta 6an, Elkarbizitza sarean Jardunaldietan egon ginen.

Dakizuenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, aurreko urteetan bezala, Elkarbizitzari buruzko V. Jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi hauek, gure ikastetxeetan, esperientzia desberdinak garatzeko abiapuntua direlarik.

Aurtengo gaia oso interesgarria izan zen, pil-pilean dagoen egoera baten azterketa: zelan elkar bizi sarean.

Gaur egun, sarea da gure ikasleentzat testuinguru erreala eta egunerokoa, gure ikasleen 14 urteko %90a eta 17 urteko %95a giza sareetan daude (Tuenti eta Facebooken) eta gazte hauen %70a interneten ibiltzen bakarrik ikasten dute, inolako laguntza ezta orientazio barik. Zein da egoera honetan gure ardura?

 

Hau dela eta, Rosario del Reyk eta José Antonio Casasek ConRed proiektua aurkeztu zuten. Proiektua hau Rosario Ortegarekin batera egin dute Daphne Programa baten barruan lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleriarekin internet eta giza sareen erabilera segurua lortzeko.

Hemen uzten dizkizuegu jardunaldietan, tailerretan landutako bi dokumentu eta haiek gomendatu zuten liburu bat:

Dena den, azken bolada honetan, gai honekin lotuta hainbat dokumentu edota baliabide sortu dira. Dossier honetan ikus ditzakezue batzuk.