
Saio honetan bi deialdi aztertu ditugu, bata ikastetxe publikoetarako HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUNAREN deialdia eta bestea BERRIKUNTZA eta PRESTAKUNTZAKO proiektuetakoa.
HEZKUNTZA MARKO HIRUELEDUNAREN deialdia aztertzerakoan atal hauek aipatu ditugu: non aurkitu deialdia digitalizatuta nahi den informazioaz ohartzeko, zenbat ikastetxek aukera izango duten deialdi honetan parte hartzeko, zein mailetan hasi eta zenbat ordu edo saio bete behar diren, zeintzuk diren irakasleek bete behar dituzten baldintzak, ikasleei begira zein ezaugarri bete behar duten proiektu honetan parte hartu ahal izateko, ikasle-taldearen arabera zenbat diru eta ordu kreditu izango duten, esperientzi honen jarraipena eta ebaluazioa nola gauzatuko den, eskaerak egiteko zeintzuk eranskin bete behar dituzten.
Gogora ezazue ESKABIDE-EPEA: 2011ko apirilaren 15era arte izango dela eta eskabideak “on-line” bete beharko direla
BERRIKUNTZA eta PRESTAKUNTZAko DEIALDIAren informazioa zirriborroan izan dugu. Zirriborroa hau aztertu dugu eta zalantzak argitu baina behin-betiko deialdiaren zain gaude.