Aniztasunari buruzko programen deialdiak irakurri eta zehaztu genituen. Programa hauek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzatik bultzatuta daude eta hauek dira:
A – 1. Kulturartekotasunaren sustapena: kulturarteko dinamizazioa eta hizkuntza-errefortzua.
A – 2. PROA plana: laguntza-plana.
A – 3. PROA plana: Indartze, Orientazio eta Laguntza Programa.
A – 4. Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programak (HBSP).
A – 5. Curriculum Anitzeko Programa.
Lehenengoz, argi utzi genuen jarraibideetako deialdian I. eta II. Eranskina kontuan izan behar ditugula edozein programetako eskaera betetzeko bai programan jarraitzeko zein berria eskatzekoa bada.
Ondoren, programa bakoitzean eskatzen diren berariazko eranskinak gehitu behar dira.
Azkenik, gogoratu maiatzaren 6a ( barne) dela eskabideak Bizkaiko Ordezkaritzan aurkezteko azken eguna. Ez ahaztu hiru kopia (bata originala eta besteak fotokopiak) eraman behar direla.