Maiatzaren 19ko bileraren ostekoa

Bilera honetan bi gai aztertu ditugu eta hauek dira aipagarrienak diren atalak:
1.- Prestakuntza eta Berrikuntzako deialdiaren gainean argitasun batzuk:
• Ikastetxeko proiektu bakarra izan behar du.
• Proiektu honek jarduera desberdinak izan ditzake baina jarduera bakoitzak gutxienez 15 ordu izan beharko ditu.
• Irakasle batek, nahiz eta ordu gehiago egin, gehien jota, 30 orduko ziurtagiria jaso dezake deialdi honegatik. (90 ordu beste deialdi batzuetan parte hartu izana kontuan harturik).
• Proeiktuan agertzen diren jarduerak/ek hobekuntza planarekin lotu behar dira, baina horrela ez balitz proiektuaren garapenean ( II. erankinean) 2. atalean proiektuaren testuinguru eta azalpenaren barruan ondo adierazi behar da ikastetxeko Hezkuntza proiektuarekin edota Curriculum proiektuarekin edota Urteko planarekin lotura duela eta bere zentzua ondo justifikatuta dagoela.
• Ekintza bakarrean edo desberdinen arteko baturan parte hartzen duten irakasleen kopuru osoak %60koa izan behar du.
• Proiektua garatzeko orduan, kontuan hartu II. Eranskina eta VIII.a batera. Hau da, proiektuak izan behar dituen atalak gehi balorazio irizpideak. Beraz, proiektuak.net-en agertzen den aplikazioaren atalak, II.erankinean agertzen diren azalpenez (puntuez) osatu behar dira, ez ahaztu ordea, VIII. Eranskineko ebaluazio-irizpideak.

2.- IKT prestakuntza DBHko 1. eta 2. irakasleei zuzendua egongo da.
Prestakuntza hau bi eratan antola daiteke:
1. Berritzeguneko aholkularien bitartez Berritzegunean bertan antolatuko diren mintegien bidez.
2. Ikastetxean bertan egin daitekeen prestakuntza ikastetxeko IKT dinamizatzailen bitartez..

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s